XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21 Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.

22 Ez ezarri eskuak inori arinegi, besteen bekatuen partaide egin ez zaitezen; gorde garbi zeure burua.

23 Ez dezazula ura hutsik edan, ardo pittin batekin nahasturik baizik, zeure urdailarengatik eta sarritan dituzun ondoezengatik.

24 Zenbaiten hutsegiteak auzitara baino lehen nabariak izaten dira; beste batzuenak, ordea, ondoren bakarrik azaltzen dira.

25 Gauza bera gertatzen da egintza onekin ere: batzuk nabariak dira, baina hala ez direnak ere ezin izango dira luzaroan ezkutuan gelditu.

6 Esklabutzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitzegin ez dezan.

2 Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.

Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna.

3 Besterik irakasten duena eta Jesukristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena, 4 harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena.

Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak, 5 etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.

6 Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero;